XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura zurrupatzen

Helburua

Iharduera honen bidez urak lurrazala nola bustitzen duen frogatu nahi dugu.

Eskema

Materiala

- Baso bat

- 2 klera

- Ura

- Tinta

Egikera

- Sartu kleretako bat ur tintatuzko basoan, bost minutuz.

- Sartu bigarren klera ere basoan eta utzi bertan 10-15 minutu.

- Uretatik ateratakoan, lehortzen utzi behar dituzu bi klerak.

- Hautsi bi klerak eta ikusi zer gertatu den bakoitzarekin.

Azterketa

- Klera horiek nola daukate barnealdea?

Zenbateraino daude bustita?

- Kanpoaldea bakarrik busti al zaie?

Biak berdin bustita al daude?

Nola dakizu?

Ondorioak

- Zein ondorio atera daiteke saio honetatik?

- Ezagutzen al duzu gauza berdina gertatzen zaion beste sustantziarik?

Adibidez, zer gertatuko zaio euriak bustitzen duen lurrari?